CIFP NICOLAS LARBURU LHII

 

Eraikuntza Proiektuetako ikasleak Pando kiroldegian

2020-01-31

Eraikuntza Proiektuetako 2. mailako ikasleok Pando kiroldegian izan ginen. Bisitaldian zehar zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten eraikineko instalazio guztiak eta haien eraikuntza-irtenbideak. Eraginkortasun energetikoaren adibide argia. 

2IEA2 eta 2SEA3-koak Iberdrolan

2020-01-29

Joan den urtarrilean Ertaineko INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKO  ETA AUTOMATIKOAK eta Goi Mailako SISTEMA ELEKTROTEKNIKO AUTOMATIZATUAK 2garren kurtsoko ikasleek IBERDROLA Larraskituko instalazioak bisitatu zituzten, non Transformazio Zentroa eta Errealitate Birtuala ikasgelan ikusi ahal izan zituzten.

Bisitaldian, beraien trebakuntza gelan, goi tentsioko zeldetan maniobrak egiteaz gain simuladore birtualarekin ere jardun zuen ikasleriak.

Ikustaldi honekin, ikasleek aukera izan dute lanbidearekin lotutako arrisku elektrikoak ebaluatzeko, automatizazio-mailan azken urteotako aurrerapen handia ezagutzeko baita sektore honek eskaintzen dituen irteera profesionalez jabetzeko ere.

STI 2. mailakoak EiTB-n

2020-01-29

Urtarrilaren 24an, Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako 2. mailako ikasleek, Bilboko EiTBren instalazioak bisitatu zituzten. Bertan albisteen emisio eta ekoizpen zentroa dituzte.

Bisita gidatuan prozesu osoa ikusteko aukera izan zuten, jasotako informazioa gordetzetik (erreportariek grabatutako bideoak, beste komunikabide batzuetako bideoak eta irudiak, internet adibidez...) irratitik  edo telebistatik eskaintzen diren arte.

Fitxategi-sistemak, erabat digitalizatuta, albisteetako garapena eta edizioa errazten du.

Bira oso lagungarria izan zen unitate mugikorretarako sarbidea ere izan zutelarik. Aldi berean ikus-entzunezko profesional eremuan nola funtzionatzen den ikusteaz gain, ikasten ari diren STI zikloko ikasketek eskaintzen dizkioten lan aukera desberdinez jabetzeko.

Ormazabalera irteera

2020-01-23

2IEA2 eta 2SEA3ko ikasleak Igorreko Ormazabal-Tecnichaparen egoitza eta ekoizpen-instalazioak ikustera joan ziren.

Velatia taldean sarturik dagoen Ormazabal-ek, 2.000 langile baino gehiago ditu eta eragina nazioarte mailan.   Munduko elektrizitate ekoizpen-konpainia nagusiei beraiek garatutako tentsio ertaineko banatze-sarean egoki eta erabilgarriak diren ekipoak eta hornidura saltzen dizkiote.

Bisitaldian zehar ikasleok eraldatze-zentroen ekoizpen automatikoa ikusi eta aztertzeko aukera izan zuten eskolan irakatsitakoak osatuz.

Tour guide egun batez!

2020-01-21

Eraikuntza eta Obra Zibileko ikasleek “Open House Bilbao” luzatu eta beraien neurriko “Open City Bilbao” bihurtu dute.  Bilboko eraikin mordo baten inguruko gora beherak ezagutzeko aukera izan dugu.

Zorionak parte hartu duzuen ikasle guztioi. Jarduera aberasgarria izan da!